Skip to content

Menu

Transnazionalek botere gehiegi daukate. Botere hori gureganatzeko garaia da!

Eskubideak pertsonentzat, betebeharrak multinazionalentzat – STOP ISDS

Transnazionalen abantailekin amaitzeko batu zaitez ekimenera

Transnazionalek gobernuak kikiltzeko epaitegi sistema pribatu propioa daukate, ISDSa. Askotan, transnazionalen gehiegikeriak jasan dituztenek ez daukate justiziara heltzeko modurik.

Ez da bidezkoa.

Epaitegi pribatuekin amaitu behar dugu orain.

Transnazionalek egindako bidegabekeriak zigortuko dituen sistema globala behar dugu, ostera.

549,283 parte-hartzaile
Helburua: 600,000
92%

Gure eskaerak

Stop ISDS

ISDS: “Inbertsoreen Estatuen aurkako arbitraia”ren laburdura. Dirudunak bakarrik heltzen diren pareko justizia sistema iluna da.
Aurka egiten ausartu diren gobernuak milaka miloi euroko eskeekin mehatxatzeko erabili dute sistema hau enpresa transnazionalek.

ISDSa erabiltzen zalantzan jarri diren gobernu politikak ondorengoak dira, besteak beste:

  • Ikatz zentral termikoetako kutsadura mailaren arautzea.
  • Tabakoak sortutako arriskuen inguruko osasun oharpenen sarrera.
  • Frackingaren inguruko luzamenduen ezarpena
  • Komunitate osoak suntsituko lituzkeen meatze bat geldiaraztea.
  • Gutxieneko soldata igo.
  • Baliabide gutxien dituzten pertsonei laguntzeko, uraren salneurria izoztu.
  • Osasun aseguru etxeek irabazi handiak lor ditzaten ekidin.

Nahi dutena lortzeko ez da beharrezkoa beti kasua irabaztea . Demanda garrantzitsu baten mehatxua nahikoa izan ohi da gobernu askok enpresa transnazionalen aurrean amore emateko.

Europar Batasuna eta Estatu Batuen arteko TTIP merkataritza akordia milioika europarrek arbuiatu ondoren, akordioaren barruan zegoen ISDS mekanismoaren berri izan zuten eta horrek erabat sumindu zituen.

ISDS transnazionalak estatuak auzitara eraman ahal izateko mundo mailako epamahai iraunkor baten bitartez hedatu nahi dute gaur egun. Merkataritza itun berrietan barneratzeko asmoa daukate EB eta gobernu estatukideek. Sistema toxiko bidegabe horri ematen dioten babesa salatu behar dugu.

Akordio berriekiko gure aurkakotasuna adierazi behar dugu ISDSa gelditu ahal izateko, baita akordio zaharrak desagertarazi ere. Transnazionalek eta persona aberatsenek bere eskubideak babestuko dituzten sistema paralelo bat edukitzea ezin dugu onartu.

Gizon emakumeen eskubideak hedatu behar ditugu, ez transnazionalenak.

ISDSari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Zigorgabetasun korporatiboarekin amaitu

Planeta hondatzen dute. Bizitzak suntsitu. Erailketetan izan ditzaketen erantzukizunak ere saihestu ditzakete.

Zigorgabetasuna eta botere gehiago besterik ez dute lortzen, zigorrak jaso beharrean. Botere korporatiboak ikaragarrizko boterea lortu du azken hamarkadetan.

Epaitegian bukatu dezakezu ogi bat lapurtzeagatik. Enpresak jabetza estruktura korapilatsu eta ilunen atzean ezkutatzen dira erantzukizun legalak ekiditeko. Giza eta ingurugiro eskubideen inguruan eragin larriak dituzten ekintzak egiten dituztenean berea egiten dute, adibidez:

  • Lur pilatzea
  • Erailketak
  • Ekozidioa eta kutsadura masiboa
  • Aldaketa klimatikoa
  • Lan behartua
  • Indarkeria

Hau guztia dela eta, giza eskubideak urratzeagatik transnazionalak zigortzeko mundo mailako sistema bat bultzatzeko mundo osoko mugimendu eta aktibistek bat egin dute.
Korporazioak erantzule egingo lituzkeen sistema berri baten sorrerak transnazionalen boterearen aurka borrokatzeko benetako aldaketa suposatuko luke. Ondorengoa esan nahiko luke:

  • Hegoaldeko komunitateek transnazionalak Frantzia, Alemania edo Erresuma Batuko epaitegietan salatzeko aukera izatea.
  • Enpresa multinazional eta giza eskubideen inguruko NBEaren itun loteslea. Korporazioek egindako bidegabekerien erantzule izango direla bermatzeko nazioarteko era izango litzateke.
  • Zaintzaren beharraren inguruko lege frantziarraren moduko estatu eta EB mailako lege gehiago. Honek guztiak, giza eskubideen urraketak mundo mailako horniketa kate osoan ez emateko ardura bermatzera behartzen ditu enpresak.

Edonola ere, arazo larri bat dago. Estatu Batuek eta aberastutako europar gobernu gehienek geldiarazteko ahal duten guztia egiten dute. Transnazionalek eskubide bereziak eta ISDS sistema judiziala behar dutela pentsatzen duten gobernu berberek ez diete pertsona arruntei enpresei ardura hartzeko eskubidea eman nahi.

Politikariak esna daudela ziurtatzeko beharrezkoa da gure borroka. Eskubideak pertsonentzat direla antzeman behar dute. Transnazionalek behar dutena, berriz, arauak dira.

Nazio Batuen Erakundearen itun loteslea eta transnazionalentzat bideratutako beste arau batzuei buruz gehiago jakin nahi duzu?

Gure Kanpaina

Lortu dezakegu?

Daukaten boterea izugarria izanda ere, enpresek ISDSa berriz martxan jartzeko borroka galdu dezaketelaren zantzuak daude, euren zigorgabetasunarekin amaitzeko mundu mailako mekanismoa desagertuko litzatekeelarik.

  • Enpresen aurka gogor egingo lukeen Nazio Batuen itun lotesle baten zirriborroa aurkeztu da.
  • ISDSa erabat toxikoan bilakatu da eta gutxi dira hura defensatzera ausartzen diren politikariak. Mundu mailako epaitegi korporatibo berri bat sortzeko proiektu berria hasierako fasean dagoen eta oraindik bertan behera uzteko aukerak daude.
  • TTIP: Europan 3,5 milioi pertsonak arbuiatu ostean, transnazionalei sekulako boterea emango liokeen Europar Batasuna eta Estatu Batuen arteko merkataritza akordioa garaitua izan zen.
  • ISDSa arbuiatzen hasi eta NBEren itun loteslearen aldekoak dira alderdi politiko desberdin askotako europarlamentariak. Itun loteslearen aldeko gutxienez hamar ebazpen onartu ditu Europar Parlamentuak.
  • Ardura korporatiboarekin zerikusia duten legeekin ari dira lanean Europar Batasuneko zenbait herrialde. Zaintzaren beharraren inguruko legearekin egin zuen bidea Frantziak 2017an. Gaur egun, Frantzian, 5000 langile baino gehiagoko enpresak giza eskubideen urraketak ez ematea bermatu behar dute horniketa kate osoan. Transnazionalentzat askoz zailagoa izango litzateke ardurak ekiditea tankera honetako legeak herrialde guztietan onartuko balira.

Botere korporatibo arduragabea astintzeko aukera paregabea daukagu esku artean.

Eskaera orain izenpetu!

Nola lagun dezaket?

  • Eskaera izenpetu
    28 herrialde europarretako 500.000 pertsona baino gehiagok pertsonentzat eskubideak eta betebeharrak transnazionalentzat bermatzeko borrokan bat egin dute jada.
  • Bertako ekintzaileekin harremanetan jar zaitez. Zure herrialdearen izena jarri ezazu hemen eta kanpaina nork bideratzen duen zure inguruan jakin ezazu.
  • Informazioa jaso ahal izateko izena eman ezazu. Posta elektronikoa idatzi hemen eta kanpainari buruzko berriak bidaliko dizkizugu, baita ekitaldi eta ekintza egunen berri eman ere.
  • Zure ordezkariekin harremanetan jar zaitez. Zure eurodiputatu edo bertako parlamentuko kideei idatzi eta arazoaren berri eman iezaiezu. Erabili dezakezun hainbat hizkuntzatan idatzitako eskutitza prestatu dugu.

Nor gara?

150 + sindikatu, erakunde sozial eta oinarriko mugimenduk osatutako elkartasun zabala gara.

500,000+ pertsonak baino gehiagok izenpetu dute 28 herrialde europarretan jada gure eskaera.

Mugimendua zabala da eta gero eta gehiago hazten ari da.

Bat egin nahi duzu?

Orduan izenpetu eta elkarbanatu eskaera, mesedez.


Newsletter subscription


Am 26./27. April findet unser Kampagnen-Multiplikator*innentraining in Göttingen statt. Jetzt anmelden, weitersagen und gemeinsam aktiv werden für Menschenrechte, #Unternehmenshaftung und gegen Sonderklagerechte für Konzerne! #StopISDS
https://t.co/qcUiUan5gi

Finally @hannah_mowat makes excellent point that responsibility for the rules of the games lies with legislators not companies alone - NGOs need to target their fire in the right direction. That’s why we #MEPs4RBC are trying to set the agenda: ask your MEP if they back us